Zierbenako lurmuturra Zierbena herrian (Bizkaia) itsaski azoka ospatzen da urriaren erdialdean, urtero-urtero. 2001ean eman zioten hasiera festari, eta urte hartan bertaratzeko aukera izan zutenek egiaztatu ahal izan zuten itsaskiak erosteko trumilka ailegatzen zela jendea. Propio jarritako postuetan produktu ugari egon ziren salgai, eta itsaskiak saldoka eramaten zituen harat eta honat…